martes, 1 de junio de 2010
LAUTIK2... EDO3
viernes, 28 de mayo de 2010
MIKEL LABOA PROIEKTUA "Gu sortu ginen enbor beretik ... sortuko dira besteak"
Behin marrazkiok esku- artean genituela, ideia desberdinak plazaratu genituen: zuhaitz baten irudikapen bat egitea, zuhaitz baten argazkia ateratzea …
Ondoren, interneten Mikel Laboaren testuinguruaren inguruko informazioa bilatzen aritu ginen eta hortik ere ideia berriak sortu ziren.
Azken batean, “body painting” teknika erabiltzea pentsatu genuen gure gorputzean zuhaitzak irudikatzeko. Horrekin batera, guk zuhaitz bat sortzeko ideia izan genuen. Ideia hori pixkanaka garatuz joan ginen eta igande batez Etxalarrera egun pasa joan ginen. Lehendabizi herria ezagutu, ondoren bazkari ederra egin (Anttoniorenean) genuen.
Gero, mendi aldera joan eta belaze batean lehen probak egin genituen. Hasiera batean, enbor gisan gutako bi jarri eta beste bik zuhaitz adar eta hostoak irudikatzea genuen buruan. Hala ere, ez ginen gustura eta benetako zuhaitz bat euskarritzat hartuz bertara igo ginen.
Honez gain, gure helburua egun hartan ahalik eta era desberdin gehienetan, argazki mota desberdinak egitea zen; eta horregatik, zelaian etzanda ere beste hainbat argazki atera genituen.
Prozesu guzti honetan laguntzaile fin batzuk izan genituen gurekin eta aipamen berezi bat egin nahi genieke: Xabier Casado bermeotarra (Bi Gira- ko abeslaria), Orkatz Erviti leitzarra (ihauterietan Michael Jackson) eta Ibai Alkorta oriotarra (gure Spilberg partikularra: panaderoa).
Gainera, taldean inkorporazio berri bat izan dugu “bakarrik edo” Goenkaleko Aitor gaiztoa.
Behin gure lanak bukatutakoan, Usurbilgo sagardo egunera joan ginen ospatzera. Eta primeran pasa genuen!
martes, 4 de mayo de 2010
Haur Hezkuntzako marrazkien interpretazioa
Izarren Hautsa
viernes, 23 de abril de 2010
¿POR QUÉ EL ARTE COMO VEHÍCULO?
Batzuetan norbanakoei edota ikasle etorkinen edo/eta urritasuna duten pertsonen integrazioa lortu nahi duten elkarteei programa azaltzen zaienean, mesfidantza izaten da euren lehen erreakzioa, izan ere, programa honen helburu nagusiena artea da. Gure gizartean, arteari dagokionez, mesfidantza izatea normala da, menperatzen ez dugun eta arrotza zaigun gai bat delako askorentzat.
Programa honetan, artea, pentsatzen ikasteko eta gogoetarako garraio izaten da. Horrela, haurrak kritikoak izaten ikasiko du eta era berean, bere ezagupenen arabera, premia bat onartzen edo deseustatzen.
Bestalde, artearen bitartez, bakoitza pertsona bezala garatzea, kulturan integratzea eta mundu honi buruzko iritzi ezberdinen trukea.
Aukeratzen diren artelanak haurren interesen arabera aukeratuak dira, eta ez eskola tradizional askotan gertatzen den bezala, irakaslearen interesen arabera.
Irakasleak, galdera irekiak formulatzen ditu, bestela, aurretik esandako guztiak zentzua galduko luke, egindako galderak itxiak balira edota galderan bertan erantzun zuzena edo okerra den esaten bada. Galderak, irekiak izan behar dira, erantzuna dena delakoa izanda ere, eta irakasleak haurrek esaten dizkioten erantzunekin jokatu behar du, berak arteari eta historiari buruz dituen ezagutzak alde batera utziz. Ez baitago erantzun oker edo zuzenik. Haurrek beraien iritzia ematen dute, ikusten dutenetik abiatuta.
Haurrek ez dute beldurrik izaten euren erantzunak emateko garaian eta horrela ezagutzak zabaltzen dituzte, hanka sartzeko beldurrik izan gabe. Era berean, autoestima ere garatzen dute, euren iritziak kontuan hartzen direla ikusten baitute eta besteen iritziak ere ezagutzen baitute.
Programa honetan, batez ere, irakaslea, ikaslea, DAP karpeta eta hezitzailea dira paper garrantzitsua jokatzen dutenak.
Irakasleak, gaia aurkezten die haurrei eta era berean, saioak prestatzen ditu DAP karpetan dagoenaren laguntzarekin. Hala ere, irakasleak gelan agertzen diren iritziak eta elkarrizketak hartu behar ditu kontuan hurrengo saioak prestatzeko garaian.
Hezitzaileari dagokionez, irakasleari laguntzen dio, honek arteari buruzko ezagutzak baititu eta irakasleak konfiantza gehiago izango du elkarlan bat badago bien artean.
Azkenik, ikasleak daude, azkenak izanagatik paper garrantzitsuena dute aurretik aipatu dugun moduan.
DAP programa honek, kultura eta jatorri ezberdinetako haurrak, bertako kulturarekin harremanetan jartzeko aukera paregabea dugu honakoa. Haurrek, euren esperientzatik abiatuz, ezagutza berriak barneratzen dituzte.
Bukatzeko esan, artikulu hau irakurtzea interesgarria eta aberasgarria iruditu zaigula, baina etorkizun batetan are aberasgarriagoa litzateke irakurri berri dugun hau, geure eskoletan martxan jartzea lortuko bagenu.
Visual Thinking Strategies (VTS)
Teknika honek, haurrek artearen bidez, behatu, entzun, pentsatu eta komunikatu bezalako gaitasunak garatzea ditu helburu.
Ikasleei eztabaida gai bezala, irakasleak aurrez ondo aukeratutako artelanen bat aurkezten zaie, eta hauek minutu pare batez hau behatu ondoren, irakasleak eginiko 3 galdera hauei erantzuten saiatu behar dira:
1- Zer gertatzen da argazkian?
2- Zergatik uste duzu hori gertatzen ari dela?
3- Zer gehiago ikus daiteke?
Azken finean, haurrek, artelana behatu behar dute, ikusten dutena esan, betiere euren ideiak arrazoituz artelanean ikusten dutenaren arabera, besteen iritziak entzun eta ados ez badaude besteen interpretazio posibleak eztabaidatu.
Pentsaezina egiten da haurrei artelan bat jartzea, baina bideoan ikusi ahal izan dugun moduan, hauek ere gai dira euren neurrian euren iritziak eman eta arrazoitzeko, nahiz eta aurrean dutena marrazki bat izan beharrean artelan bat izan.
Gure gizarteko eskoletara teknika hau ere iritsi da eta egiten da eskola batzuetan, gutako batzuk praktiketan ikusi ahal izan dutenez. Hala ere, teknika hau hain aberasgarria izanik, egin edota landu beharko litzatekeena baino gutxiago lantzen dela uste dugu. Izan ere, honelako ariketekin, artelanak lantzeaz gain, goian aipatu bezala, arrazoiketa kritikoa eta hizkuntza bera ere lantzen da.
Bestetik, argazkian ikus daitekeen moduan, aurtengo praktiketan (Beasaingo Murumendi ikastetxean) beste jarduera interesgarri bat ikusi genuen. Urtxintxa liburuxketan agertzen den arte lana irakasleak arte-txokoan zintzilikatzen zuen. Talde gogoeta baten ostean, haur bakoitzak bere ikuspegia egiten zuen orri batean akuarelen bidez.
martes, 13 de abril de 2010
Intercambio con los artistas de Catalunya
martes, 23 de marzo de 2010
Artelekura bixita: PINTURA
Artelekura egindako bisita oso interesgarria iruditu zaigu. Espazio interesgarria da eta aukera asko eskaintzen ditu artea lantzeko, bai artista direnentzat baita ikastaroak egin nahi dituenarentzat ere. Gainera artearekin lotutako liburutegi zabal eta interesgarri bat du.
Guk landu dugun gaia pintura izan da. Oso gai zabala denez pinturari buru liburu pila bat zeuden. Baina bazegoen liburu bat sartu orduko gure arreta erakarri zuena, bai bere irudiagatik baita bertan zioenagatik ere. Autoreak zioen artea bihotzean sortzen den eta bihotzetik atera behar duen zerbait dela. Eta horrekin ados gaude. Izan ere, pinturaren bidez haurrek beraien barne mundua, ideiak, irudikapenak,… margotu behar dituzte.
Interesgarriak iruditu zitzaizkigun beste bi esaldi edo komentario hauek izan dira:
“El arte es como una ilusión miy profunda de algo muy lejano, que cuando alguien alcanza a expresar es vida,rotunda y para siempre”.
“Ez dut uste abstrakzioa eta figurazioa banandu behar direnik. Pentsa lezake norbaitek abstrakzioa beste mundu bat dela, gaia sakontasunez aztertzea, baldin baduzu ez dagoela apurdurarik ikusiko duzu. Ez dira sekula bananduta egon. Beste harrera maila batetan jartzen zaitu, buru klima sutilago batetan. Baina nik ez dut sekula nire buru jarri gauza bat apurtzen beste batetan sartu ahal izateko. Ez diet sekula ihes egin, ez fenomeno errealei eta ez itsurei ere. Zuk sor zenezakeen edozein gauza baino handiagoa den lege bat dago. Forma errealak banakatzeari ekiten diozunean, ez diozu ihes egiten horiei. Hori bai, aldatu egiten duzu intuizioaren maila”.
Arte lan batzuk ikusten ere egon ginen eta bi autore izan ziren gehienbat interesgarriak iruditu zitzaizkigunak: Kandinsky eta Andy Warhol.
Lehenengoak , Kandinskyk, forma geometriko desberdinak erabiliz oso artelan bitxiak egin zituen. Erabat abstraktoak dira baina gustiek dute azalpen bat eta guztiek dute loturaren bat errealitatearekin abstrakzioa eta errealitatea elkarri lotuta baitaude. Hona hemen margolan horietako batzuk:
Bi margolari horiek egindako lanetan oinarrituta marrazketa abstraktoari duen garrantzia emateko ariketa desberdinak prestatu ditugu. Izan ere, haurrak txikiak direnean marrazki abstraktoak egin arren geroz eta marrazki figuratiagoak egiten dituzte beraien marrazki abstraktoak gaizki daudela uste baitute. Ariketa haue bidez, teknika desberdina erabiliz marrazketa abstraktoa landuko dugu baina lantzeko era erabat librea izanen da, bakoitzaren irudimenari behar duen tokia utziz.
1. ARIKETA:
2.ARIKETA:
martes, 2 de marzo de 2010
Zein garaitako eragina jaso zenutela uste duzue? Zer gehiago landu daiteke plastikan, zure hezkuntzako historian landu ez zenituztenak?
Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik aurrera, hezkuntza artistikoa eta ikus- kultura pixkana desagertzen joan zen. Lehen bi urteetan artisautza eta zeramika tailerrak aukeratu genituen, besteak beste, baina ondoren aukerak desagertu ziren eta ez genuen ikastolan arte- hezkuntza gehiagorik jaso.
LOGSE-ren eragina oso urria izan da gure heziketan, bertan, lan praktikoaz gain, ikus pertzepzioa, imaginaren oinarrizko elementuen azterketa eta gisa horretakoak lantzen baitira; eta gure kasuan, ez dugu honelako aukerarik izan.
Bide honetan, haurrek autoreen lanak ezagutzeaz gainera (erabilitako materialak, teknikak,...), beraien bizitza nolakoa izan zen, bizi izan zireneko garaia nolakoa izan zen,e.a. ikusi beharko dituzte ondo interpretatu ahal izateko hauen arte lanak eta modu kritikoz begiratu ahal izateko berauei.
Beraz, irakaslearen eginkizunean hainbat aldaketa eman behar direla iruditzen zaigu:
- Artearen esanahia ulertzeko, irakaslean ikasleei artea “irakurtzen” lagundu behar die, irakurketa esanguratsua sustatuz.
- Sentsibilitatea eta pertzepzioa landuz, erlazioaz epaitzen irakatsi behar da.
- Artea ez dira ezaugarri estetiko multzo bat soilik, baizik eta mundua interpretatzeko modu bat. Beraz, mundua beste modu batean ulertzen irakatsi behar genuke.
- Artearen bidez pentsatzen ikasi daiteke, emozioak ikus- materialen bidez husten baitira.
- Ikasleen garapen artistikoa ez da heltze prozesuaren ondorioa soilik, baizik eta, garapena sustatzen duten ingurunean heztean oinarritzen baita. Ondorioz, irakasleak ikaslearen arte- heziketan ahalik eta esperientzia gehienez janzten ahalegindu beharko luke.
- Aniztasuna, indibidualtasuna eta sorpresa dira artearen ezaugarri nagusienetakoak. Horregatik, ebaluaketa sistema aldatu beharko litzateke. Ikasketa prozesua bera da ebaluatu beharrekoa, ikasleak zekiena eta ikasitakoa ondo behatuz; heziketa prozesuaren mesedetan.
- Arteak giza- komunikazio modu sakonenetako bat errepresentatzen du. Horregatik, ikasleei esanahi hauek ulertzeko oinarrizko nozioak irakatsi behar zaizkie.
- Arte- hezkuntzaren bitartez,ikasleei bizitza osoan zehar ikasten jarraitzeko motibazioa eta jarrera sustatu behar genizkieke.
- Sormena lantzeko ikasleei material desberdinak eskura jarri eta buruan dituzten ideia horiek manupulazioaren bitartez sortzen utz geniezake.
- Arte ikus-entzunezko teknologiekin edo teknologien bidez hedatzen denez XXI. mende honetan, berauen azterketa eta interpretazio desberdinak landu daitezke.
- Artistek egindako artelanak libreki interpretatzen utzi norbere ikuspuntu eta iritziarekiko errespetua sortzen.
Esandako guztia laburbiltzearren, E. Eisner- en esaldi bat gogora ekarri nahi genuke: “En una roca hay más belleza de la que se puede experimentar en una vida”. Ideia hau sinestuz gero irakasleak, ikasleei ere helarazi nahi dienak zentzu gehiago izango luke. Eta honela, mundu ulertzen eta kritikoki interpretatzen irakasteko bide bilakatuko da.
martes, 23 de febrero de 2010
"¿Qué está pasando" artikuluaz
Testu honetan irakasleen prestaketari buruz hitz egiten da. Irakasleen prestakuntzan bi parte bereizten dira: hasierako ikaskuntza, unibertsitatean burutzen dena eta irakasleak prestatzea helburu duena; eta ikaskuntza jarraitua, irakasleen prestakuntza hobetzea eta gizartean gertatzen diren aldaketetara egokitzea helburu duena. Biak dira oso garrantzitsuak irakasle bat prestatzeko eta bere lana egoki buru ahal izateko.
Artikuluan aipatzen den bezala, egia da, irakasleek askotan agintera erabiltzeko ohitura daukatela. Bat nator, agintera horren erabilerarekin ez dela haurraren motibazioa lortzen eta agintera erabiltzea arau bat ezartzea bezala dela, eta haurrek bide hori jarraitu besterik ez dute. Beraz, nik uste askoz ere hobeto izango zela haurrei bidea eginda eman beharrean eurek eraikitzea euren bidea, betiere jakinik irakaslea hor izango dutela edozein zalantza argitzeko edota laguntza behar dutelarik. Izan ere, irakaslea ez da egi absolutua duena eta haurra tabula rasa bat. Haurrek ere badute euren pentsatzeko gaitasuna eta euren bidea eraikitzeko gaitasuna ere.
Irakaslea bestalde, guraso askok pentsatu arren, ez da haurren hezkuntzaren arduradun bakarra. Egia da, irakasleak zeresan handia duela haurren hezkuntzan, baina gurasoen ardura ere bada, etxean, euren seme-alaba heztea. Egun, irakasleek haurren hezkuntzan ardura handia izaten dute, guraso batzuk pentsatzen baitute, irakaslearen lana dela hori.
Askotan irakasleen prestakuntzaz hitz egiten denean gero haur edo lehen hezkuntzako irakasleek jasotzen duten ikasketaz hitz egiten da. Eta hau oso garrantzitsua da. Izan ere, hogei haurreko ikasgela batean sartzean honi nola aurre egin jakin behar du irakasleak, zer egin une bakoitzean, nola irakatsi gauza desberdinak, zer egin arazo desberdinen aurrean,… Baina ahaztu egiten zaigu hauen prestakuntza bezain garrantzitsua izanen dela irakasle hauek prestatzeaz arduratuko diren unibertsitateko irakasleen prestakuntza. Izan ere, irakasleek prestakuntza on bat izateko beraien irakasleen prestakuntza ere oso garrantzitsua izanen da. Eta honi ematen zaion garrantzia ez da horren handia.
Unibertsitatean izan dudan ibilbide honetan oso irakasle honekin topatu naiz, gauza asko eskaini eta irakatsi dizkidaten irakasleak. Beraien irakasteko era oso eraginkorra izan da eta nire prestakuntza hobetzea lortu dute. Baina izan dira irakasle batzuk ez didatenak ezer irakatsi. Ez dute irakasteko modu egoki bat izan eta ez didate ezer berririk eskaini. Horregatik, unibertsitate irakasleen jakintza eta metodologia oso garrantzitsua dela uste dut irakasleek prestakuntza on bat lortu dezaten.
Baina hasierako prestaketa bezain garrantzitsua da prestakuntza jarraitua. Irakasle askok uste dute ikasgela batera sartzean beraien prestakuntza amaitu dela eta dakitena nahikoa dela. Baina hori ez da horrela. Aldaketa azkar eta etengabeak ematen diren gizarte honetan ikaskuntza jarraitua oso garrantzitsua izanen da. Irakasleek prestakuntza osagarria behar izanen dute beraien prestakuntza hobetu eta ikasgelan lan egiteko modua hobetzeko. Baina horretarako, ikaskuntza jarraitu honekin ados egon behar da eta modu aktibo batean parte hartu.
viernes, 19 de febrero de 2010
Oroitzapenak ahaztu ahal badira, etorkizuna gogoratu dadila…
Etapa hartan oraindik ezer gutxi genekien egiten genituen ekintza haiek zenbaterainoko garrantzia zutenaz: plastilinazko egiturak, marrazkiak, gometxekin egindako zirriborroak, pinturekin egindako horma irudiak, egurrezko blokeekin egindako “eraikuntzak” …
Hala ere, denborak aurrera egin ahala, eta Lehen Hezkuntzan sartu ginen heinean, irakasleak ipinitako jarraibideak geroz eta garrantzia handiagoa hartzen joan ziren eta azken emaitzari ematen zitzaion garrantzirik handiena. Izan ere, zenbat eta marrazki “dotoreagoa” egin, orduan eta nota hobea izango genuen bai plastikan, bai marrazketan, baita artisautza, zeramika edo teknologia ikasgaietan. Adin hauetan egiten genituen sormenezko lanek geroz eta aportazio pertsonal gutxiago zuten eta irakasleak eredutzat ipinitakoaren antzik handiena izatea zen helburua.
Jarraian DBH-ra igaro ginen eta hemen bakoitzaren esperientzia oso desberdina izan zen, batzuek marrazketa zuten sormena lantzeko ikasgai bakarra eta beste batzuek artisautza hautazko gisan hartzeko aukera izan zuten. Aukera hauen arabera, esperientziak oso bestelakoak izan ziren; batzuei berriro ere irudimena eta norberaren ideiak lantzeko aukera gisan aurkeztu zitzaien eta berriro ere ateak zabaldu ziren. Beste batzuentzat ordea, lan gogorra izan zen sorkuntza araututik norberaren irudimena ekoiztera igarotzea. Beraz, oztopo ugari izan ziren norberaren irudimenean oinarriturikoa produzitzeko.
Batxilergoan guztiok dugun esperientzia oso antzekoa da. Hezkuntza arautuan jada sormenak eta ekoizpen artistikoak ez du inongo tokirik hartzen eta beraz, bertan behera gelditu ziren horrenbeste urtetan egindako ahaleginak.
Orain ordea, unibertsitatera heldu gara guztiok, bakoitzak bere ibilbidea atzean duelarik, eta berriro ere sormena, irudimena eta arte adierazpenak lantzeko aukera etorri zaigu esku- artera. Bitarte honetan, bakoitzak gutxi ego gehiago landu ahal izan du alor hau bizitzako esparru desberdinetan, batzuk dantzan, besteak abesten, beste batzuk euren kabuz eskulanak edota arte adierazpen desberdinak eginaz, bideoak ekoitziz …. Eta guztion ezagutza, jakinduria eta esperientzia batuz ikasgai honetan ahalik eta gehien ikastea eta gure ezagutzak elkar- banatzea dugu helburutzat.
Sormenaren inguruko bideoari buruzko gogoeta
Gainera, irakasgai hauetan ere, adinean aurrera egin ahala teoriari garrantzia gehiago ematen zaio praktikari eta sormenari baino eta musikaren historia, artearen historia,… bezalako gaiak ematen dira.
Hizlariak aipaturiko adibide batek gure arreta bereziki erakarri du: TDA- H (Transtorno del Deficit de Atencion con Hiperactividad) duen haur baten kasua kontatzean, argi eta garbi uzten du, sormenak leku gehiago izango balu ikasgelan, haur horrek sekulako adimena eta bokazioa erakutsiko lukeela erritmoa edo dantza lantzeko garaian. Hala ere, egungo hezkuntza eredu guztiz estatikoa eta orri gainekoa denez, ez du lekurik topatzen ikasgelan.
Haur guztiak sormenarekin jaiotzen dira baina hezkuntza sisteman sartzean pixkanaka beren sormena murrizten joaten da ez baitzaio behar duen lekua ematen. Hezkuntza helburuak betetzeari ematen zaio garrantzia eta gainontzeko guztia alde batera uzten da. Gizarte lehiakor eta indibidualista batean bizi garenez, haurrak gizarte horren parte izateko prestatu behar dira. Horregatik prestakuntza intelektualari garrantzia handiagoa ematen zaio eta beren sormenaren garrantzia gutxituz joaten da. Haurrek ikusten dute sormenak ez diela ezertarako balio eta honen erabilera alde batera uzten joaten dira.
Denborarekin ariketa guztiak gidatuak izanen dira eta sormena ez dute ia ezertarako erabiliko. Horrela sormen handia duen baina eskola edukietan arazoak dituen ikaslea tuntuntzat hartuko da eta ezertarako balio ez duela usteko da. Haur hauek ez dute arriskatuko ezertan eta beraien sormena pixkanaka-pixkanaka gutxituz joanen da. Mekanikoki lan egiten ikasiko dute, makinek bazela.
Eta gero berriro ere sormen lanak egitea egokitzen zaienean ez dira ausartuko ezer egitera beldur izanen baitira huts egiteko. Eta geroz eta nabarmenagoa da hau eta gure hezkuntza sisteman ere antzeman daiteke. Eta sormena beharrezkoa da gizartean aurrera egiteko. Aurrerapenak egiteko gauza berriak sortu behar dira eta sormenik ez badago ezta ezer berririk sortuko. Gure gizartearen etorkizuna sormenean dago. Zergatik moztu hegalak irudimenaz hegan egina nahi duen uso gazteari eta etxe uso zintzoa bihurtzera behartu?
viernes, 12 de febrero de 2010
Ezjakintasunetik artearen hatzaparretara
Hala eta guztiz, ikasgaiaren lehen egunean harrituta gelditu ginen; normalean, plastika entzutean eskulanak, manipulazioa, marrazketa … modukoak etortzen zaizkigu burura. Beharbada, okerreko aurre- iritziak genituen gai honekiko, eta txundituta gelditu ginen ikusitakoarekin.
Honekin lotuta, gure usteen aurkako antolaketa den arren, plastika adierazpenaz beste ikuspuntu bat izateko egokiera izango dugu. Honela, esanahia zabalduko diogu alor honi, autore desberdinen artikuluak, iritziak, gogoetak eta hausnarketak jakin ahal izango ditugularik.
Bestetik, oso aproposa iruditzen zaigu ikasgaia eta bere edukiak on- line izatea;izan ere, lau- hilekoan zehar emango ditugun eduki guztiak bertan ditu nahi dugunean ikusteko.
Gainera, talde bezala iritzi bat dugu baina beste gelakideek euren iritziak plazaratuko dituztenez, geurea ere hobetu edo aberastu dezakegu. Eta bestalde, hirugarren mailako ikasleak gure tutore izango direnez hainbat jardueretan, euren esperientziak elkar- banatu eta gehiago ikasi ahal izango dugu.
Amaitzeko, asko gustatu zaigu Koldo Mitxelenara eta Artelekura irteera pare bat egitea, arteaz ditugun ezagutza apurrak zabaltzeko asmoz.
Ea bada gure itxaropenak betetzerik dugun eta orain bezain gogotsu amaitzen dugun ikasturte bukaeran.