viernes, 23 de abril de 2010

Visual Thinking Strategies (VTS)

Visual Thinking Strategies (VTS) teknika honekin, arrazoiketa kritikoa lantzen laguntzen die haurrei eta era berean, hizkuntza bera ere bai, artelan baten behaketaren bidez. Parte hartze aktiboa eta norbere konfiantza ere bultzatzen da. Goi-mailako ikasketetan eta XXI.mendeko lanbideetan, honelako gaitasunak eskatzen baitira.


Teknika honek, haurrek artearen bidez, behatu, entzun, pentsatu eta komunikatu bezalako gaitasunak garatzea ditu helburu.
Ikasleei eztabaida gai bezala, irakasleak aurrez ondo aukeratutako artelanen bat aurkezten zaie, eta hauek minutu pare batez hau behatu ondoren, irakasleak eginiko 3 galdera hauei erantzuten saiatu behar dira:


1- Zer gertatzen da argazkian?
2- Zergatik uste duzu hori gertatzen ari dela?
3- Zer gehiago ikus daiteke?


Azken finean, haurrek, artelana behatu behar dute, ikusten dutena esan, betiere euren ideiak arrazoituz artelanean ikusten dutenaren arabera, besteen iritziak entzun eta ados ez badaude besteen interpretazio posibleak eztabaidatu.
Pentsaezina egiten da haurrei artelan bat jartzea, baina bideoan ikusi ahal izan dugun moduan, hauek ere gai dira euren neurrian euren iritziak eman eta arrazoitzeko, nahiz eta aurrean dutena marrazki bat izan beharrean artelan bat izan.


Gure gizarteko eskoletara teknika hau ere iritsi da eta egiten da eskola batzuetan, gutako batzuk praktiketan ikusi ahal izan dutenez. Hala ere, teknika hau hain aberasgarria izanik, egin edota landu beharko litzatekeena baino gutxiago lantzen dela uste dugu. Izan ere, honelako ariketekin, artelanak lantzeaz gain, goian aipatu bezala, arrazoiketa kritikoa eta hizkuntza bera ere lantzen da.


Bestetik, argazkian ikus daitekeen moduan, aurtengo praktiketan (Beasaingo Murumendi ikastetxean) beste jarduera interesgarri bat ikusi genuen. Urtxintxa liburuxketan agertzen den arte lana irakasleak arte-txokoan zintzilikatzen zuen. Talde gogoeta baten ostean, haur bakoitzak bere ikuspegia egiten zuen orri batean akuarelen bidez.

No hay comentarios:

Publicar un comentario