martes, 23 de marzo de 2010

Artelekura bixita: PINTURA

Zer gauza berri ikasi dut egindako kontsultarekin? zer interesatu egin zait (esaldi bat, imagin bat, autorea, arte-lanak, e.a.)? Zer egin genezake, zer nolako ekintzak haur-hezkuntzarako? zer lantzeko? zer aldatzen dugu Plastikako Ikasgaian, aukeratutako gaia lantzen badugu?

Artelekura egindako bisita oso interesgarria iruditu zaigu. Espazio interesgarria da eta aukera asko eskaintzen ditu artea lantzeko, bai artista direnentzat baita ikastaroak egin nahi dituenarentzat ere. Gainera artearekin lotutako liburutegi zabal eta interesgarri bat du.

Guk landu dugun gaia pintura izan da. Oso gai zabala denez pinturari buru liburu pila bat zeuden. Baina bazegoen liburu bat sartu orduko gure arreta erakarri zuena, bai bere irudiagatik baita bertan zioenagatik ere. Autoreak zioen artea bihotzean sortzen den eta bihotzetik atera behar duen zerbait dela. Eta horrekin ados gaude. Izan ere, pinturaren bidez haurrek beraien barne mundua, ideiak, irudikapenak,… margotu behar dituzte.

Interesgarriak iruditu zitzaizkigun beste bi esaldi edo komentario hauek izan dira:

“El arte es como una ilusión miy profunda de algo muy lejano, que cuando alguien alcanza a expresar es vida,rotunda y para siempre”.

“Ez dut uste abstrakzioa eta figurazioa banandu behar direnik. Pentsa lezake norbaitek abstrakzioa beste mundu bat dela, gaia sakontasunez aztertzea, baldin baduzu ez dagoela apurdurarik ikusiko duzu. Ez dira sekula bananduta egon. Beste harrera maila batetan jartzen zaitu, buru klima sutilago batetan. Baina nik ez dut sekula nire buru jarri gauza bat apurtzen beste batetan sartu ahal izateko. Ez diet sekula ihes egin, ez fenomeno errealei eta ez itsurei ere. Zuk sor zenezakeen edozein gauza baino handiagoa den lege bat dago. Forma errealak banakatzeari ekiten diozunean, ez diozu ihes egiten horiei. Hori bai, aldatu egiten duzu intuizioaren maila”.


Arte lan batzuk ikusten ere egon ginen eta bi autore izan ziren gehienbat interesgarriak iruditu zitzaizkigunak: Kandinsky eta Andy Warhol.

Lehenengoak , Kandinskyk, forma geometriko desberdinak erabiliz oso artelan bitxiak egin zituen. Erabat abstraktoak dira baina gustiek dute azalpen bat eta guztiek dute loturaren bat errealitatearekin abstrakzioa eta errealitatea elkarri lotuta baitaude. Hona hemen margolan horietako batzuk:




Bigarrena berriz,Andy Warhol, oso margolari ospetsua eta pop art aren sortzaile ospetsua izan zen. Bere lanik ezagunena Marylin Monroeren arpegiak kolore ezberdinez azaltzen direnekoa da.


Aplikazio didaktikoa:

Bi margolari horiek egindako lanetan oinarrituta marrazketa abstraktoari duen garrantzia emateko ariketa desberdinak prestatu ditugu. Izan ere, haurrak txikiak direnean marrazki abstraktoak egin arren geroz eta marrazki figuratiagoak egiten dituzte beraien marrazki abstraktoak gaizki daudela uste baitute. Ariketa haue bidez, teknika desberdina erabiliz marrazketa abstraktoa landuko dugu baina lantzeko era erabat librea izanen da, bakoitzaren irudimenari behar duen tokia utziz.

1. ARIKETA:
Kandinskyren artelanetan oinarrituta eta bloke logikoekin lantzen dituzten forma geometrikoak erabiliz, koloretako kortulinetan forma desberdinetako zatiak irudikatu eta moztuko dituzte: zirkunferentziak, karratuak, triangeluak,... Ondoren haur bakoitzak kartulina edo folio bat artu eta forma desberdinak erabiliz beraien artelan propioak landuko dituzte. Haur bakoitzaren sormenaren arabera lan guztiak desberdina izanen dira, baina guztiak izanen dira onak.

2.ARIKETA:

Andy Warholen lanetan oinarrituz ariketa bat egitea bururatu zaigu. Haur bakoitzaren argazki bat aterako dugu eta kolorea kenduko diogu solik kontornoa utziz. Ondoren, orri berean argazki berdina errepikatua jarriko dugu eta ondoren haurrei bearien irudia nahi duten bezela koloreztatzen utziko diegu Andy Warholek Marilyn Monroerekin egindako lana eredutzat hartuta.

martes, 2 de marzo de 2010

Zein garaitako eragina jaso zenutela uste duzue? Zer gehiago landu daiteke plastikan, zure hezkuntzako historian landu ez zenituztenak?

Gure kasuan, ikasketak 1990an hasi genituen arren, bereziki LOGSE(1990) aurreko legearen eragina antzeman dugu, hau da, LGE Ley General de Educación (1970) delakoarena. Izan ere, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza aldian jasotako hezkuntza artistikoa adierazmen kreatiboan oinarritzen zela esan genezake, marrazketa, pintura, material desberdinen manipulazioa … hau da, adierazpen librea ekoizteko aukera izan genuen.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik aurrera, hezkuntza artistikoa eta ikus- kultura pixkana desagertzen joan zen. Lehen bi urteetan artisautza eta zeramika tailerrak aukeratu genituen, besteak beste, baina ondoren aukerak desagertu ziren eta ez genuen ikastolan arte- hezkuntza gehiagorik jaso.

LOGSE-ren eragina oso urria izan da gure heziketan, bertan, lan praktikoaz gain, ikus pertzepzioa, imaginaren oinarrizko elementuen azterketa eta gisa horretakoak lantzen baitira; eta gure kasuan, ez dugu honelako aukerarik izan.
Guk ikasitakoaren eta gaur egun landu daitekeenaren artean desberdintasun itzela dagoela iruditzen zaigu. Eta honen oinarrian, arte- hezkuntzaren interpretazioan aldaketa sakona dagoela uste dugu. Izan ere, LOGSE legeaz geroztik, kontzeptuaren esanahia errotik aldatu zen, eta gure ustetan jada artea lengoaia gisan ulertu, ikasi eta irakasten da (edo beharko litzake behintzat).
Aldaketa honen ondorioz, artearen kontzeptua hezkuntzan zabaldu egin da eta horregatik irakasteko baliabideak eta metodologia ere aldatu beharrean daudela uste dugu. Orain helburua ez da izango arte lanak ezagutu eta egitea, garrantzi handia izango baitu analisiak,interpretazioak eta iritzi kritikoak. Puntu honetan, garrantzi handia izango du, baita ere, teknologia berriekin arteak lortu duen irudiak azkar eta etengabe ekoizteko bide berria,hots, artearen kontzeptua zabaldu egin da, arte tradizionalaz gainera diseinua, publizitatea eta imajina ere lantzen baitira.

Bide honetan, haurrek autoreen lanak ezagutzeaz gainera (erabilitako materialak, teknikak,...), beraien bizitza nolakoa izan zen, bizi izan zireneko garaia nolakoa izan zen,e.a. ikusi beharko dituzte ondo interpretatu ahal izateko hauen arte lanak eta modu kritikoz begiratu ahal izateko berauei.

Beraz, irakaslearen eginkizunean hainbat aldaketa eman behar direla iruditzen zaigu:
  • Artearen esanahia ulertzeko, irakaslean ikasleei artea “irakurtzen” lagundu behar die, irakurketa esanguratsua sustatuz.
  • Sentsibilitatea eta pertzepzioa landuz, erlazioaz epaitzen irakatsi behar da.
  • Artea ez dira ezaugarri estetiko multzo bat soilik, baizik eta mundua interpretatzeko modu bat. Beraz, mundua beste modu batean ulertzen irakatsi behar genuke.
  • Artearen bidez pentsatzen ikasi daiteke, emozioak ikus- materialen bidez husten baitira.
  • Ikasleen garapen artistikoa ez da heltze prozesuaren ondorioa soilik, baizik eta, garapena sustatzen duten ingurunean heztean oinarritzen baita. Ondorioz, irakasleak ikaslearen arte- heziketan ahalik eta esperientzia gehienez janzten ahalegindu beharko luke.
  • Aniztasuna, indibidualtasuna eta sorpresa dira artearen ezaugarri nagusienetakoak. Horregatik, ebaluaketa sistema aldatu beharko litzateke. Ikasketa prozesua bera da ebaluatu beharrekoa, ikasleak zekiena eta ikasitakoa ondo behatuz; heziketa prozesuaren mesedetan.
  • Arteak giza- komunikazio modu sakonenetako bat errepresentatzen du. Horregatik, ikasleei esanahi hauek ulertzeko oinarrizko nozioak irakatsi behar zaizkie.
  • Arte- hezkuntzaren bitartez,ikasleei bizitza osoan zehar ikasten jarraitzeko motibazioa eta jarrera sustatu behar genizkieke.
  • Sormena lantzeko ikasleei material desberdinak eskura jarri eta buruan dituzten ideia horiek manupulazioaren bitartez sortzen utz geniezake.
  • Arte ikus-entzunezko teknologiekin edo teknologien bidez hedatzen denez XXI. mende honetan, berauen azterketa eta interpretazio desberdinak landu daitezke.
  • Artistek egindako artelanak libreki interpretatzen utzi norbere ikuspuntu eta iritziarekiko errespetua sortzen.

Esandako guztia laburbiltzearren, E. Eisner- en esaldi bat gogora ekarri nahi genuke: “En una roca hay más belleza de la que se puede experimentar en una vida”. Ideia hau sinestuz gero irakasleak, ikasleei ere helarazi nahi dienak zentzu gehiago izango luke. Eta honela, mundu ulertzen eta kritikoki interpretatzen irakasteko bide bilakatuko da.