martes, 2 de marzo de 2010

Zein garaitako eragina jaso zenutela uste duzue? Zer gehiago landu daiteke plastikan, zure hezkuntzako historian landu ez zenituztenak?

Gure kasuan, ikasketak 1990an hasi genituen arren, bereziki LOGSE(1990) aurreko legearen eragina antzeman dugu, hau da, LGE Ley General de Educación (1970) delakoarena. Izan ere, Haur Hezkuntza eta Lehen Hezkuntza aldian jasotako hezkuntza artistikoa adierazmen kreatiboan oinarritzen zela esan genezake, marrazketa, pintura, material desberdinen manipulazioa … hau da, adierazpen librea ekoizteko aukera izan genuen.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzatik aurrera, hezkuntza artistikoa eta ikus- kultura pixkana desagertzen joan zen. Lehen bi urteetan artisautza eta zeramika tailerrak aukeratu genituen, besteak beste, baina ondoren aukerak desagertu ziren eta ez genuen ikastolan arte- hezkuntza gehiagorik jaso.

LOGSE-ren eragina oso urria izan da gure heziketan, bertan, lan praktikoaz gain, ikus pertzepzioa, imaginaren oinarrizko elementuen azterketa eta gisa horretakoak lantzen baitira; eta gure kasuan, ez dugu honelako aukerarik izan.
Guk ikasitakoaren eta gaur egun landu daitekeenaren artean desberdintasun itzela dagoela iruditzen zaigu. Eta honen oinarrian, arte- hezkuntzaren interpretazioan aldaketa sakona dagoela uste dugu. Izan ere, LOGSE legeaz geroztik, kontzeptuaren esanahia errotik aldatu zen, eta gure ustetan jada artea lengoaia gisan ulertu, ikasi eta irakasten da (edo beharko litzake behintzat).
Aldaketa honen ondorioz, artearen kontzeptua hezkuntzan zabaldu egin da eta horregatik irakasteko baliabideak eta metodologia ere aldatu beharrean daudela uste dugu. Orain helburua ez da izango arte lanak ezagutu eta egitea, garrantzi handia izango baitu analisiak,interpretazioak eta iritzi kritikoak. Puntu honetan, garrantzi handia izango du, baita ere, teknologia berriekin arteak lortu duen irudiak azkar eta etengabe ekoizteko bide berria,hots, artearen kontzeptua zabaldu egin da, arte tradizionalaz gainera diseinua, publizitatea eta imajina ere lantzen baitira.

Bide honetan, haurrek autoreen lanak ezagutzeaz gainera (erabilitako materialak, teknikak,...), beraien bizitza nolakoa izan zen, bizi izan zireneko garaia nolakoa izan zen,e.a. ikusi beharko dituzte ondo interpretatu ahal izateko hauen arte lanak eta modu kritikoz begiratu ahal izateko berauei.

Beraz, irakaslearen eginkizunean hainbat aldaketa eman behar direla iruditzen zaigu:
  • Artearen esanahia ulertzeko, irakaslean ikasleei artea “irakurtzen” lagundu behar die, irakurketa esanguratsua sustatuz.
  • Sentsibilitatea eta pertzepzioa landuz, erlazioaz epaitzen irakatsi behar da.
  • Artea ez dira ezaugarri estetiko multzo bat soilik, baizik eta mundua interpretatzeko modu bat. Beraz, mundua beste modu batean ulertzen irakatsi behar genuke.
  • Artearen bidez pentsatzen ikasi daiteke, emozioak ikus- materialen bidez husten baitira.
  • Ikasleen garapen artistikoa ez da heltze prozesuaren ondorioa soilik, baizik eta, garapena sustatzen duten ingurunean heztean oinarritzen baita. Ondorioz, irakasleak ikaslearen arte- heziketan ahalik eta esperientzia gehienez janzten ahalegindu beharko luke.
  • Aniztasuna, indibidualtasuna eta sorpresa dira artearen ezaugarri nagusienetakoak. Horregatik, ebaluaketa sistema aldatu beharko litzateke. Ikasketa prozesua bera da ebaluatu beharrekoa, ikasleak zekiena eta ikasitakoa ondo behatuz; heziketa prozesuaren mesedetan.
  • Arteak giza- komunikazio modu sakonenetako bat errepresentatzen du. Horregatik, ikasleei esanahi hauek ulertzeko oinarrizko nozioak irakatsi behar zaizkie.
  • Arte- hezkuntzaren bitartez,ikasleei bizitza osoan zehar ikasten jarraitzeko motibazioa eta jarrera sustatu behar genizkieke.
  • Sormena lantzeko ikasleei material desberdinak eskura jarri eta buruan dituzten ideia horiek manupulazioaren bitartez sortzen utz geniezake.
  • Arte ikus-entzunezko teknologiekin edo teknologien bidez hedatzen denez XXI. mende honetan, berauen azterketa eta interpretazio desberdinak landu daitezke.
  • Artistek egindako artelanak libreki interpretatzen utzi norbere ikuspuntu eta iritziarekiko errespetua sortzen.

Esandako guztia laburbiltzearren, E. Eisner- en esaldi bat gogora ekarri nahi genuke: “En una roca hay más belleza de la que se puede experimentar en una vida”. Ideia hau sinestuz gero irakasleak, ikasleei ere helarazi nahi dienak zentzu gehiago izango luke. Eta honela, mundu ulertzen eta kritikoki interpretatzen irakasteko bide bilakatuko da.

No hay comentarios:

Publicar un comentario