viernes, 28 de mayo de 2010

MIKEL LABOA PROIEKTUA "Gu sortu ginen enbor beretik ... sortuko dira besteak"

Mikel Laboaren omenez egin beharreko proiektuaz lehen aldiz entzun genuenean, ez genuen ideia handirik nondik hasi. Hala ere, berehala hasi ginen buruari bueltak ematen eta abiapuntu gisan bere abestiak entzun genituen. Horiekin momentu hartan sentitu genituen emozioak irudikatzen saiatu ginen bozeto ugari ekoiztuz.

Behin marrazkiok esku- artean genituela, ideia desberdinak plazaratu genituen: zuhaitz baten irudikapen bat egitea, zuhaitz baten argazkia ateratzea …

Ondoren, interneten Mikel Laboaren testuinguruaren inguruko informazioa bilatzen aritu ginen eta hortik ere ideia berriak sortu ziren.

Azken batean, “body painting” teknika erabiltzea pentsatu genuen gure gorputzean zuhaitzak irudikatzeko. Horrekin batera, guk zuhaitz bat sortzeko ideia izan genuen. Ideia hori pixkanaka garatuz joan ginen eta igande batez Etxalarrera egun pasa joan ginen. Lehendabizi herria ezagutu, ondoren bazkari ederra egin (Anttoniorenean) genuen.




Gero, mendi aldera joan eta belaze batean lehen probak egin genituen. Hasiera batean, enbor gisan gutako bi jarri eta beste bik zuhaitz adar eta hostoak irudikatzea genuen buruan. Hala ere, ez ginen gustura eta benetako zuhaitz bat euskarritzat hartuz bertara igo ginen.

Honez gain, gure helburua egun hartan ahalik eta era desberdin gehienetan, argazki mota desberdinak egitea zen; eta horregatik, zelaian etzanda ere beste hainbat argazki atera genituen.

Prozesu guzti honetan laguntzaile fin batzuk izan genituen gurekin eta aipamen berezi bat egin nahi genieke: Xabier Casado bermeotarra (Bi Gira- ko abeslaria), Orkatz Erviti leitzarra (ihauterietan Michael Jackson) eta Ibai Alkorta oriotarra (gure Spilberg partikularra: panaderoa).

Gainera, taldean inkorporazio berri bat izan dugu “bakarrik edo” Goenkaleko Aitor gaiztoa.

Behin gure lanak bukatutakoan, Usurbilgo sagardo egunera joan ginen ospatzera. Eta primeran pasa genuen!



No hay comentarios:

Publicar un comentario