martes, 4 de mayo de 2010

Haur Hezkuntzako marrazkien interpretazioa




Marrazki hau praktiketan bildutakoa da. Haur Hezkuntzako 5 urteko gelako ikasle Beasaindar batek marraztu zuen. Nahiz eta, ikusi dugun moduan, adinak ez den erabakiorra etapa konkretu bat finkatzeko, gure kasuan, bilduta genituen marrazki gehienak, denak ez esatearren, etapa eskematikoari dagozkionak direla iruditu zaigu.
Kasu honetan, argi eta garbi ikusten da karabaketa kontrolatuaren aldia jada igaro duela. Izan ere, marrazkia intentzio batekin irudikatua dago eta formen sormena kontzienteki eginda dago.
Beraz, etapa batean kokatzekotan, eskematikoan dagoela deritzogu. Batetik, eskema bera da marrazkiaren oinarria, formak erabat geometrikoak dira eta kolorea ere objektiboa da baina sinplea. Bestetik, ikasle beraren marrazki gehiago erreparatuz gero, nabarmendu ahal izan genuen behin eta berriz neskato honen marrazkia errepikatzen zuela eta ia- ia berdina irteten zitzaiola.
Espazioan elementuek duten kokapena ez da bereziki ikusten (ez dago ez trasparentziarik ezta tolesdurarik ere) zeren eta, betaurrekoekin esate baterako, ez da gai izan aurreko ikuspegitik ikusten ez diren patilak modu batera edo bestera irudikatzeko. Hala ere, lur zorua orriaren oinaldean imajinatu du eta honen arabera, kokatu ditu gainontzeko elementuak.
Bestalde, oraindik ere desproportzio pixka bat ageri da, irudiaren burua gorputzarekiko neurriz kanpokoa baita.
Beraz, haur hau errealismoaren atarian dago eta metodologia apropos batekin bere sormena eta arte- produkzioa sustatuz gero, etapa gainditzeko aukera izango du.

No hay comentarios:

Publicar un comentario